2012/12/17

SGAk ANTOLATUTAKO IKASTAROAK

Santutxuko Gazte Asanbladak aspalditik asialdi sistema alternatibo baten alde garatzen duen lanaren baitan, auzoko gazteek egina ta auzoarentzat, urte berriarekin batera haibat ekimen aurrera eramango ditu, hala nola, txalaparta tailerra, euskal dantzak, diseinu grafikoa, eztabaida taldea, mendi irteerak, ...


Hori horrela, hauetan interesa izanez gero, losta alde batera utzi ta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, e-posta bat bakarrik bidali behar duzue santutxukoga@gmail.com helbidera zuen kontakturako datuak erreztuz (izena, adina, e-posta, interesatzen zaizkizuen tailerrak, …). Bestalde, kurtso ezberdinetan apuntatzeko aukera ere izango duzue auzoko ohiko lekuetan jarriko ditugun zerrenden bidez edota SGAko edozein kidearengana hurbilduz eta galdetuz.
 
URTARRILEAN hasiera emango dute lehenengo tailerrak, zehazki, TXALAPARTA, EUSKAL DANTZAK eta DISEINU GRAFIKOarenak. Hortaz, hauetako batean parte hartzeko interesa izatekotan gurekin lehen bai lehen kontaktuan jartzeko eskatzen dizuegu mesedez, horrela, tailerrak modu zehatzenean antolatu ahal izateko.


Urtarrilerako programatutako tailer hauei dagozkionez, autogestionatutako lokal baten falta aurrean eta gaztetxe berria lortu arte, hauek hasiera batean Santutxuko ARSUAGA plazan burutuko ditugu. TXALAPARTA tailerra astean behin aurrera eramango da, EUSKAL DANTZAK hamabost egunean behin egingo diren bitartean. Momentuz, hauetan zenbat pertsona parte hartzeko prest dauden zehazki jakin arte, SGAtik ez du oraindik erabaki finko bat hartu asteko zein egunetan eta ze ordutan egingo diren, erabaki honetarako ere zuen laguntza eskertzen dugularik.


DISEINU GRAFIKOaren kursoari dagokionez, kontutan izanik diseinu grafikoaren mundurako hastapen tailer bat izango dela (non, besteak beste, adobe Photoshop Illustrator, InDesing, etab. bezalako herramintak jorratuko diren), logikoki, klaseak lokal itxi batean garatu beharko dira. Kasu honetan ere, aipatutako beste tailerretan gertazten den bezala, lekua, eguna eta ordua zehazteke daude erabaki hau interesatutako parte hartzaileen kopurua zehaztu ahala finkatuko genukeelarik. Aipatu beharra dago, SGA tamalez beharrezko bitartekoak eskura ez dituenez, kurtso hau aurrera eraman ahal izateko parte hartzeko interesa dutenek ordenagailu portatil bat ekarri behar lukete; ala ere, norbait portatil bat ekartzeko aukera ez badauka, ez da ezertar arduratu behar eta lasai etor daiteke klaseetara, izan ere hauek, bikoteka ordenagailu bat erabiltzeko planteatu egin dira eta. Bestalde, aipatu beharra dago ere, klaseetan erabiliko diren programa guztiak dohainik emango zaizkizuela etortzen zareten guztioi.


Beraz, SGAk antolatutako tailerretan interesatua bazaudete ez ezazue denborarik galdu eta jarri zaitezte kontaktuan gurekin hala nola beste edozein zalantza argitzeko.

Lotsa alde batera utzi eta animatu parte hartzera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina