2012/09/28

UZTALDI GAZTETXEA DESALOJATU DUTE!!

Gaur goizean, 7ak aldera, zipaioen lau furgoneta Uztaldi gaztetxearen inguruetara gerturatu eta desalojatzeari ekin diote. Sartu ostean eraikina hormatzen hasi dira beraiekin eraman dituzten zenbait langilek. Auzoko gazte asko gerturatu dira bertara hustea salatzera eta, ohi denez, zipaioen jarrera harroputza eta bortitza jasan behar izan dute. Izan ere, txakurren presentzia nabaria izan da goiz osoan zehar inguruetan, errepidea moztearekin batera gaztetxera hurbiltzea ezinezkoa egin dute.
Azpimarratu beharra dago, gazte asanbladako kideei ez dietela materiala ateratzen utzi, barruan geratu direlarik gauza asko eta asko.

Jakingo duzuenez, orain dela hilabete batzuk okupatu zen Uztaldi gaztetxea, oso ibilbide laburra baina emankorrari hasiera emanez. Lokal hori La Caixa banketxearen jabetzakoa da. Jabetza erakunde lapur horretakoa izatearekin batera, 10 urte luze hutsik eramatea, eta auzoan gazteontzako gune autogetionatu eta liberatuen beharrak okupazioa burutzera eta proiektuari hasiera ematea bultzatu zuten.
Pasa den irailaren 5an hiru lagun deklaratu behar izan zuten epaitegietan, eta hurrengo astean jakinarazi zuten epaileak behin behineko desalojo agindua sinatu zuela. Istorioa berriro errepikatzen da, eta botere judiziala espekulatzaileen mesedetara lanean ikusi ahal izan dugu berriro ere.
Santutxuko gazteok proiektu honetan sinesten dugu, eta jo ta su jarraituko dugu lanean gure auzoan alternatibak eraikitzen, sistema basati honen kontra lanean eta okupatzen!

GAUR ARRATSALDEAN 17.30tan BASARRATE PLAZAN ASANBLADA INFORMATIBOA!
20.15tan MANIA KARMELO PLATIK ABIATUTA!!
GORA UZTALDI! OKUPAZIOA AURRERA!!!!!  EZ DUZUE GURE AMETSAK TAPIATZERIK!




































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina